Gabonetako Jaialdia egingo du musika eskolak

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 22a

Ostiral honetan, abenduaren 23an, Gabonetako Jaialdia eskainiko du Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan izango da, parrokian. Musika eskolako kideek herritarrak gonbidatu dituzte emanaldira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide