Gabon Kontzertua eskainiko du gaur Zarautz Abesbatzak

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 23a

Urtero bezala, Zarautz Abesbatzako hiru taldeek Gabon Kontzertua eskainiko dute. Ostiral honetan izango da, Frantziskotarren elizan, 20:00etan hasita, eta Gabon abestiak abestuko dituzte. Igandean, abenduaren 25ean, Frantziskotarretan izango den Eguberri Eguneko meza nagusian ere abestuko du Zarautz Abesbatzak; 12:30etan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide