Herritarrek emandako babesa eskertu dute kiroldegiko langileek - Urola kosta - Zarautzguka.eus
Kiroldegiko langileen auzia

Herritarrek emandako babesa eskertu dute kiroldegiko langileek

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 22a, 13:05

Kiroldegiko eskaileretan 'Hitzarmena orain' jartzen duen pankarta jarri dute (Aritz Mutiozabal).

Lan hitzarmen baten beharra aldarrikatu dute, eta, horren harira, sinadurak biltzen aritu dira egunotan.

"Gure esker ona azaldu nahi diegu euren babesa eta atxikimendua adierazi diguten herritar guztiei. Horien artean, Aritzbatalde kiroldegiko erabiltzaile asko aurkitzen dira, eta horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen digu", adierazi dute Zarauzko kiroldegiko langileak.

Argi utzi nahi dute hitzarmen bat lortu nahi dutela, "geure lan baldintzak bermatuak geratzeko". 2012tik hitzarmenik gabe gaudela eta hitzarmen berri bat adosteko garaia dela uste dute. "Udalarekin biltzeko ahaleginetan gaude, baina ez digute erantzuten, ez dute gurekin bildu nahi. Informazio eza dugu eta ez dakigu zer gertatuko den geure etorkizunarekin".

"Erantzunak" eta "entzunak izatea" behar dutela nabarmendu dute: "Hitzarmen bat lortu arte ez dugu amore emango!".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide