Jesus Maria Errotagaña 'Erro'-ren omenezko ekitaldia

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 20a

Jesus Maria Errotagaña 'Erro' zarauztarraren omenezko ekitaldia (ZKE Halterofilia).

Zizurkilgo halterofilia txapelketaren ondoren egin zuten ekitaldia, larunbatean, eta Zizurkilgo eta Zarauzko taldeek hartu zuten parte. Txapelketan bertan Aitor Gabirondo eta Imanol Zulaika pultsolari zarauztarrak lehiatu ziren, denboraldi berrirako prestaketa gisa.

ZKE Halterofiliako Aitor Gabirondo eta Imanol Zulaika pultsolariak lehiatu ziren larunbatean Zizurkilgo frontoian, Enrike Kortajarena entrenatzailearen gidaritzapean. 2017ko denboraldirako prestakuntzari ekin diote, eta txapelketa modu horretan hartu zuten. Hala ere, emaitza onak lortu zituzten:Gabirondok abiadan 84 kilo altxa zituen abiada, eta jaso eta bultzan 112 kilo; guztira 196 kilo. Zulaikak 93 kilo abiada, eta jaso eta bultzan 113 kilo; guztira 206 kilo. Entrenatzailea gustura azaldu zen pultsolarien jarrerarekin eta garapena aurrera doala ikusita.

Txapelketaren amaieran, azaroan zendutako Jesus Maria Errotagaña Erro zarauztarraren omenezko ekitaldia egin zuten. Bere alarguna, semeak eta biloba bertan izan ziren, eta oroigarri bat eman zieten, Zizurkilgo eta Zarauzko taldeek elkarrekin Madrilen jokatutako taldekako Espainiako Txapelketan ateratako argazkiarekin batera. Baita Erro Zarautzen halterofilian jardun zueneko argazkia ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide