Nahia elkartearen erakusketa Merkatu plazan

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 19a

Nahia elkartearen erakusketa (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Artista eta Artisauen Elkarteko kideen artelanak ikus daitezke urtarrialren 8an bitartean, Merkatu plazako lehen solairuan. Margolanak, eskulturak, tailak eta abar paratu dituzte herriko 20 lagunek.

Artistak eta artisauak ondoengo hauek dira: Edurne Atorrasagasti, Miguel L. Agirrezabal, Ana Gonzalez, Antonia Faus, Kepai, Juanjo Gurrea, Lorena Etxabe, Jorge Garnelo, Toña Troyes, Txefo, Angel Uranga, Juan Mari Iturralde, Izaskun Menoska, Maria Palacios, Jose Luis Lasa, Mari Jose Legorburu, Josean Legorburu, Pedro Antonio Palacin, Jasone Irigoien eta Cristina Zacchi.

Gabonak direla eta, ordutegi berezia izango du erakusketak: abenduaren 19tik 23ra, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an, 17:00etatik 20:00etara; abenduaren 26tik 30era, abenduaren 2tik 5era eta abenduaren 7an ea 8an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta abenduaren 24ean eta 31n itxita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide