Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarrak zortzigarrenez jantzi du Euskal Herriko Harri Handien txapela. Eskualdeko bost harri-jasotzaileen artean egon zen atzo garaipena, eta azkenean Irigoien nagusitu zen, 60 altxaldi eginda.
Atzo arratsaldean jokatu zuten norgehiagoka Asteasuko Usabarri pilotalekuan Jokin Eizmendi zarauztarrak, Aimar Galarraga oriotarrak, Imanol Illarramendi Kortaberri, Irigoienek eta Jon Unanue Goenatxo III.a azkoitiarrak. Bigarren postuan geratu zen Eizmendi —azken bi urteetako txapelduna–, eta ondoren Galarraga, Larramendi eta Goenatxo III.a, hurrenez hurren.
