Herri galdeketa

Sinadurak biltzeari ekin dio Zarahitzek

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 17a, 14:43

Herritarrak sinatzen Zartahitzen mahaian (Aritz Mutiozabal).

Asteartean iragarri zuten Urola Kostako herri galdeketa maiatzaren 7an egingo dutela. Galdeketa egin ahal izateko, ordea, gutxienez herritarren %10ak sinatu behar du, eta, hain zuzen ere, gaur abiatu dute sinadura bilketa herrian. Santo Tomas azokan izan dira herri ekimeneko kideak, Lege Zaharren enparantzan, eta herritar dezentek eman dute babesa. Datozen egunetan eta astetan ere kalera aterako dira, eta herritarrek sinatzeko aukera izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide