Hodei gehiagorekin, baina epel

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 14a

Giro eguzkitsua izango da, baina atzo baino hodei gehiago pilatuko da zeruan. Arratsaldetik aurrera, gainera, areagotu egingo da hodeitza. Hego haizea ibiliko da, zakar antzera, eta tenperaturak antzerako jarraituko du; 16 graduren bueltan.

Itsaso kizkurra izango da, eta 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko dira. Itsasbeherak 10:28an eta 22:46an izango dira, eta itsasgora 16:47an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide