Urtero legez, ZKEko Halterofilia sailak txapelketa antolatu du denboraldiari amaiera emateko. Bertan, Zarauzko pultsolariak lehiatuko dira, bi txandatan. Lehenbizikoa 10:30ean izango da eta bigarrengoa ordubete geroago, 11:30ean. Kiroldegiko halterofilia aretoan izango da txapelketa.
Horrez gain, taldeak bilera egingo du denboraldiaren balorazioa egin eta datorreneko plangintzarekin hasteko. Festa giroan amaituko dute eguna, "denboraldiko arrakastak ospatuz", bazkari batekin.