Xabier Zabalak Korrontzi Benefic proiekturako musika egin du

Zarauzko hitza 2016ko abenduaren 1a

Korrontzi Benefic lan berriaren azala.

Korrontzi taldeak Korrontzi Benefic proiektu berria aurkeztu du, gaixo dauden haurrei laguntzeko asmoz. Ekimena Korrontzi Benefic diskoak eta emango dituzten hiru kontzertuk osatzen dute. Diskorako musika Xabier Zabala musikari zarauztarrak egin du.

Xabier Zabala musikari zumaiarrak egin du Korrontzi Benefic diskorako Korrontzi taldearen musika. Korrontzi Benefic proiektua haur gaixoei laguntzeko egin dute, eta disko batek eta abenduaren bukaeran emango dituzten hiru kontzertu-ikuskizunek osatzen dute. Justu, Gobernuz Kanpoko bi erakundeetako haurrei laguntzeko egina da: TDH-Gizakien Lurra eta Aitzina-Aefat.

Diskoa erosten dutenek haurrek egindako irudiak jasoko dituzte postal formatuan, eta era horretan haiei idazteko aukera izango dute. Diskoa Durangoko Azokan egongo da salgai, Baga-Bigaren eraskumahaian.

Korrontzi Benefic kontzertuak, berriz, ikuskizun jendetsuak izango dira, Korrontzi taldeaz gainera, 300 bat dantzarik parte hartuko dutelako. Honako tokietan izango dira: abenduaren 27an, Gasteizen; abenduaren 29an, Bilbon; eta, abenduaren 30ean, Azpeitiko Soreasu antzokian (22:00).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide