Igandean jokatuko dute Bikote Mistoen 38. Krosa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko abenduaren 2a

Iazko Zarauzko Bikote Mistoen Kroseko irudia (Aiora LarraƱaga).

Lasterketan parte hartu ahal izateko dortsalak bi egunetan banatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan: bihar, 18:30etik 20:30era, eta igandean, lasterketaren egunean bertan, 08:30etik 10:00etara.

Zarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak antolatuta, igande goizean Zarautzko 38. Bikote Mistoen Krosa jokatuko da. Urola Kostako I. Kros Mistoen Txapelketako proba puntuagarria izango da.

Lasterketan parte hartu ahal izateko dortsalak bi egunetan banatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan: bihar, 18:30etik 20:30era, eta igandean, lasterketaren egunean bertan, 08:30etik 10:00etara.


Gaur bukatuko da bikote mistoen krosean izena emateko epea. Beraz, oraindik inskribatu ez diren bikoteek herrikrosa.eus webgunean dute horretarako aukera, bikoteko 20 euro ordainduta.

Bestalde, antolatzaileek azaldu dute, aldez aurretik izena eman duten parte-hartzaileek beren izena parte-hartzaileen zerrendan azaltzen den ziurtatu beharko dutela egunotan. Horrez gain, korrikalariek egiaztatu beharko dute, zerrendan norberaren izenaren ondoan "ordaindua" hitza agertzen ote den. Zerrendan ordaindu gabe dagoela zehazten badu, ordainketaren agiria aurkeztu beharko da lasterketaren egunean. Bestela egunean bertan 30 euro ordaindu beharko ditu bikoteak parte hartzeko.

Parte-hartzaileek 7,5 kilometro korrituko dituzte herrian zehar, 10:20ean kiroldegi paretik hasi eta Musika Plazan amaitzeko. Bikoteak batera sartu beharko du helmugan, eta gehienez ere ordubete izango du horretarako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide