'Publizitatea ikusle kritikoa' hitzaldia eta mahai-ingurua, Sanz Enean

Zarauzko hitza 2016ko azaroaren 29a

Ostegunean izango da (abenduak 1), 17:30ean, kultur etxeko sotoan.

Debolex ekoizpen etxeak eta Kultura sailak antolatuta, Maialen Velezek telebistako iragarkiak nola egiten diren izango du hizpide ostegunean (abenduak 1), 17:30etik 19:00etara, Sanz Eneako sotoan.

Ikusleak ahalduntzeko tresnen eta baliabideen inguruan ariko da, eta hitzaldiarekin batera mahai-ingurua egingo dute. Era berean, umeentzako tailerra izango da. sarrera dohainik izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide