Parekidetasun Sailak eta Prebentzio Zerbitzuak jostailuen aukeraketarako liburuxka kaleratu dute aurten ere. Gabonetan seme-alabei opariak erosteko garaian gurasoei sortzen zaizkien zalantzei “lagundu ahal izateko eta hautaketa onena egiten laguntzeko” du helburu, nolabait ere "aukeraketa zuzena bideratzeko".
Hainbat gomendio eta aholku eskaintzen ditu liburuxkak, jolas hezigarri, dibertigarri eta gustukoen izango zaizkienak aukeratzeko pausoak zehaztuz. Betiete kontuan hartuta, ondorengo xehetasunak: interesa denbora luzez piztea, genero bereizketarik gabekoa izatea eta irudimena sustatzean, besteak beste.