Hodeitsu eta fresko

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 28a

Lainotuta hasiko da eguna, eta hodeiak trinkotzen joango dira orduak joan ahala.

Euri txikia ere egin dezake. Haize aldakorra ibiliko da, eta arratsaldean iparretik joko du.Ondorioz, aurreko egunetan baino tenperatura baxuagoa egingo du, 6-13 gradu artean.

Iparraldeko haizeak itsaso kizkurra eragingo du eta iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro bete arteko olatuak altxatuko ditu. Beheraka doa orain marea; 10:44ean izango da lehenbiziko itsasbehera, eta 23:00etan hurrengoa. 16:56ean egongo da marea goian.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide