Gaztemaniak! zirkuituaren barruan, Howe Gelb Piano Triok 'Future Standards' lan berria aurkeztuko du larunbat honetan, azaroaren 26an, Modelo aretoan. Country alternatiboan eta folk amerikarrean ibilbide oparoa duen musikaria da Howe Gelb (Arizona, AEB, 1956), batez ere Giant Sand taldeko buru modura. Iazko udan proiektu hura izoztea erabaki zuen, eta jazzeko eremuetara barneratzea.
Hamabi abesti ondu ditu diskorako, gospel, rhythm and blues eta klubeko jazza bezalako erritmoekin, eta errepertorio hori eskaintzen ari da Europan barna egiten ari den biran. Hirukote formatuan ari da zuzenekoetan, ThØger T. Lund (kontrabazua eta koruak) eta Gabriel Sullivan (gitarra, bateria eta koruak) bidaide dituela.
Aurretik, Grupo Maré Baixa ariko da talde gonbidatu gisa. Zarauzko bizilagun Martin Asarianek eta Mikel Makalak osatzen dute proiektu hau, eta bossanova garaikidea trp-hoparekin uztartzen dute, portugesez abesturik. Uda honetan hasi ziren zuzeneko emanaldiak eskaintzen, eta lau abestiz osatutako iraupen laburreko lan bat kaleratu berri dute, Orrua zigiluarekin.
Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrerak 7 euro balioko du; aldez aurretik ere eros daiteke.