Euria eta olatu handiak

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 18a

Fronte baten eraginez, hodeiak ugarituko dira, euria egingo du eta tenperatura jaitsi egingo da. Gehienera 12-14 gradu egingo ditu. Kostaldean itsaso kizkurra eta olatu handiak espero dira.

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, eta 2,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran. Egunak aurrera egin ahala olatuen tamaina handitu egingo da, 3,5-4 metrotaraz. Itsasbehera 13:07an izango da, eta itsasgora 19:25ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide