Giro lasaiagoa, baina oraindik ere euritsu

Zarauzko Hitza 2016ko azaroaren 10a

Aurreko egunetako zaparradak egin ez arren, hodeiek estaliko dute zerua eta tarteka euria ere egingo du. Giroa lasaiagoa izango da, eta ostarteak ere zabalduko dira. Tenperaturari dagokionez, 13 gradutara iritsiko dira balio altuenak.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina atzo baino lasaiago. Aldiz, itsasaldean zakar joko du, itsaskia eraginez, eta 1,5-2 metro inguruko olatuek altxatzen jarraituko dute. Itsasgora 12:59an izango da, eta itsabehera 19:09an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide