Arratsaldean Putzuzulon egingo dituzte Gaztetxea Kalean ekimeneko jarduerak

Zarauzko hitza 2016ko azaroaren 5a

Eguraldia dela-eta bertan behera utzi dute gaur eguerdirako antolatuta zegoen herriko arnasgune izan diren txokoetatik kalejira. Putzuzuloko kideen asmoa da ibibide historikoa beste egun batean egitea.

Asteburuan gaztetxea kalera atera eta askotariko ekintzak egiteko asmoa zuten Putzuzuloko kideek. Dena dela, eguraldiak ez du lagundu, eta bertan behera utzi behar izan dute eguerdirako herriko arnasgune izan diren txokoetatik aurrikusita zegoen kalejira. Herri bazkaria gaztetxean egin dute, eta arratsaldean ere bertan egingo dituzte bertsodrama, poteoa eta II. Kulero Lasterketa.

Gauean, kontzertuak izango dira Putzuzulo Gaztetxean, The Nephews eta Hortzaka taldeen eskutik. Disko-jartzaileek girotuko dute ondoren gaua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide