Etxeko eta zaintza lanei buruzko hitzaldia antolatu du iganderako Zarauzko Udaleko Immigrazio sailak Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartearekin elkarlanean. Hitzordu horretan, langileen eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren azalduko dute gaian adituek, eta baita lan horiei lotutako beste hainbat irizpide ere.
Hitzaldia Etxezabalan izango da, 17:00etatik aurrera.