Itsas azpiko paisaia hizpide Natur Astean

Zarauzko hitza 2016ko urriaren 27a

Ibon Galparsoro.

Ibon Galparsorok emango du hitzaldia gaur, 20:15ean, Arkamurkaren egoitzan.

Gaur izango da Natur Asteko laugarren ekitaldia. Itsasoari lotutako hirugarren eta azken hitzaldi hori Ibon Galparsorok eskainiko du. Galparsoro itsas zientzietan doktorea da Aztiko ikerketa sailean, eta kostaldeko itsas azpiko paisaia izango du hizpide. 20:15ean hasiko da, Arkamurka natur elkartearen egoitzan.

Asteburuan, berriz, perretxiko sailkatzea eta erakusketa izango dira, Merkatu plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide