Zarautz Gazte Label Fest jaialdia egin dute gaur eguerdian Musika Plazan

Zarauzko hitza 2016ko urriaren 23a

Joshe Mari tabernak eta Katxiña Txakolinak antolatu dute ekimena.

Musika plazan izan da jaialdia eguerdi partean. 12:30ean hasi da saioa eta Jokin Eizmendi eta Imanol Illarramendi aritu dira harri-jasotzen. Gainera, Iñigo Landa eta Haritz Esnal aizkolarien arteko lehia ikusteko aukera ere izan da. Horretaz gain, Jalgi dantza taldeak erakustaldia eman du, eta Beñat Jauregi, Oritz Bastarrika eta Danel Olano bertsotan jardun dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide