Landare eta lore azoka egin dute goiz eguerdi partean

Zarauzko hitza 2016ko urriaren 22a

Zarauzko Udalak eta Dekolore elkarteak antolatu dute, lore eta landareen udazkeneko azoka.

Zarauzko Udalak eta Dekolore elkarteak antolatuta, lore eta landareen udazkeneko azoka egin dute gaur, Zigordia kalean. Bertan, askotariko produktuak izan dira: landare eta lore aukera zabala, arbusto apaingarriak, landare aromatikoak, jangarriak, sendabelarrak, kaktusak, landare krasak, besteak beste. Horrez gain, artisauek ekoitzitako produktu kosmetikoak eta sendagarri naturalak ere saldu dituzte, eta baita haziak ere, sukaldatzeko zein sendabelarrak landatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide