Kalefit saio solidarioa egin dute gaur goizean itsas pasealekuan

Zarauzko hitza 2016ko urriaren 22a

Kirol jardueran bildu duten dirua Basque Lifeguards taldeari emango diote, Siriako errefuxiatuei laguntzen jarrai dezaten.

Bi urte bete ditu aurten Kalefit taldeak, eta hori ospatzeko elkartasun ekitaldia egin dute gaur goizean Zarauzko itsas pasealekuan. Jendetza bildu da ekimenean, kirola egin eta ondo pasatzeko prest. Lehenik eta behin pilates saioa egin dute, eta ondoren taldeka kirol txapelketa. Bertan bildutako dirua Basque Lifeguards taldeari emango diote, Siriako errefuxiatuei laguntzen jarrai dezaten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide