Oteiza Eguna ospatu dute Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasleek

Aritz Mutiozabal 2016ko urriaren 21a

Jorge Oteizaren jaiotzaren 108. urteurrena gogoan, Bertsolari plazan elkartu dira Ikastolako ikasleak. Ikasgelan landutako eskulanak jarri dituzte artista oriotarraren eskulturaren magalean. Aurten oihal koloretsuz atondu dute eskultura, Oteizaren bera eta bere lana nahiz ekarpena "babesteko".

Ekitaldian ez da kanturako betarik falta izan. Trikitilarien doinuez gain, hiru ikaslek bertsoak abestu dituzte, eta, ondoren, ikasle guztiek elkarrekin kantatu dituzte Bakarrik eta libre eta Androkanto. Biribiltzeko, kalejiran bukatu dute ospakizuna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide