Memoriaren plazak ireki ditu ateak

Zarauzko Hitza 2016ko urriaren 4a

Zabaldu dute Zarautzen Memoriaren Plaza erakusketa, memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen Gogora institutuak bultzatu duen ekimen ibiltaria. Gaur arratsaldean inauguratu dute gunea Munoa plazan.

Bertan izan dira besteak beste: Aintzane Ezenarro Gogoratuko zuzendaria; alkateen artean Xabier Txurruka (EAJ) Zarauzkoa, Nika Lertxundi (EH Bildu) Getariakoa eta Nekane Arrizabalaga (EAJ) Aiakoa; EAJko Jesus Arana eta Nekane Iribar; EH Bilduko Naiara Carvajal, Mikel Goenaga, Xabier Vazquez, Aitor Korta eta Karmele Alberdi; Irabazi Zarauzko Ana de Benito eta Oihane Delgado; PSE-EEko Pablo Garcia; PPko Maria Pilar Elias; eta, Gorka Landaburu kazetaria.

Erakusketa ibiltari horren helburua memoriaren eraikuntzan herritarren partaidetza bultzatu eta hausnarketa kritikoa eragitea da. Urriaren 13ra arte dago ikusgai; astegunetan, 09:00etaik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 20:00etara.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide