Bihar, irailaren 30ean, bukatuko da udako TAO, eta abenduaren 31 bitartean, herri osoko egoiliarren eta errotazio handiko guneak egongo dira funtzionamenduan bakarrik.
Zona urdinetan libre izango da aparkatzea. Bineta dutenek beraien zonatik kanpoko egoiliarren eremuetan ordubete doan aparkatzeko aukera izaten jarraituko dute.
Udala aparkaleku sistemaren ordenantza ari da lantzen, Udal Gobernuak berak eta parte-hartze prozesuan proposatutako hobekuntzekin, eta urtarriletik aurrera aldaketa berriak martxan izatea espero dute.