Bergaran egingo dute igandean Gipuzkoako Ikastolen festa, eta Salbatore Mitxelena Ikastolak autobus zerbitzua antolatu du. Bihar (irailak 28) da txartela eskuratzeko azken eguna; 12 euro balio du, eta Ikastolako idazkaritzan edo Mendizabal kinkiladendan eros daiteke. Igandean 09:00etan irtengo dira, kiroldegitik, eta 19:30ean itzuliko dira.