Irudietan: Artzai txakur erakustaldia, Torreoiko parkean

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 24a

Torreoia Bizirik taldeak uda agurtzeko jaialdia antolatu du gaurko, eta horren barruan izan da erakustaldia.

 Goizean altxorraren bila jardun dute, eta ondoren, eguerdian, artzai txakur erakustaldia izan da. Jose Luis Saizarren eta Jesus Larrañagaren txakurrek hartu dute parte bertan eta jende ugari gerturatu da ekitaldira.

Bazkaria izango da gero, 14:30etik aurrera. Paella jana egingo dute. Festa amaitzeko, Occhi di Farfalla taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide