ZAErekin arraunean egiteko aukera

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 15a

Deialdia egin dute aurtengo denboraldira begira, infantiletatik hasi eta senior mailara arte.

"Arraunean egin nahi duzu". Galdera hori luzatu die Zarautz Arraun Elkarteak herriko neska-mutilei, aurtengo denboraldian arraun egitera animatu daitezen. Kategoria bakoitzeko entrenamenduen egunak eta orduak zehaztuta dituzte, gainera.

  • Infantil mutilak (2003-2004). Astearteak eta ostegunak, 18:00etan, eta larunbat goizetan.
  • Infantil-kadete neskak (2001-2004). Astearteak eta ostegunak, 18:00etan, eta larunbat goizetan.
  • Kadete mutilak (2001-2001). Astelehenak, asteazkenak eta ostegunak, 18:00etan, eta larunbat goizetan.
  • Jubenil-senior neska-mutilak (-2000). Astegunetan egunero, 19:00etan, eta larunbat goizetan.


Informazio gehiagorako, 688-64 93 07 telefono zenbakira deitu daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide