EH Bilduk solasaldi irekia egingo du ostegunean, Elkartasuna eta Hiritartasuna izenburupean. Emauseko Gizarteratze Zuzendari Nerea Kortajarenak eta Fernando Vaquerizo aktibista internazionalistak hartuko dute bertan parte, biak Legebiltzarrerako EH Bilduko hautagaiak. Ekitaldia Lege Zaharren enparantzan izango da, 19:00etan hasita.
Igandean, berriz, mitina antolatu dute Munoa Plazan, eta Maddalen Iriarte eta Laura Mintegik hartuko dute bertan, 12:30. Ordubete lehenagotik musika, pintoxak eta edariak izango dituzte bertaratzen direnek.