Bizkarrezurraren zainketari buruzko hitzaldia

Zarauzko hitza 2016ko irailaren 13a

Xabier Mendiaraz kiropraktikoa bezero batekin (Xabier Mendiaraz Kiropraktika Zentroa).

Gaur, irailaren 13an, izango da Sanz enea kultur etxean, 18:00etan.

Xabier Mendiaraz kiropraktikoak eskainiko du hitzaldia, eta lau zatitan banatuko du: hasieran sarrera bat egingo du; jarraian, bizkarrezurrak gure osasunean duen eraginaz ariko da; kiropraktikaren onurei helduko die gero; eta, amaitzeko, bideo labur bat emango du, segidan galderen tartea irekitzeko. Saioak hiru ordu laurden inguru iraungo du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide