Mota desberninetako pintura, keramika, zaharberritzea, ehoziriak, jostura, eta aurten ere arkitektura haurrentzat eta Patxi Santamariarekin antzerkia denontzat eskainiko dute. Asteburuetako ikastaro monografiko berriak ere izango dituzte, askotariko materia landuz eta adin guztietarako egokia: serigrafía, rakú, bitxigintza, decoupage-a, argazkilaritza eta sormen musikala, besteak beste.
Matrikulazio epea zabalik dago, eta Artezaleaken bertan eman daiteke izena, baita 943-83 55 68 telefono zenbakira deituta edo artezaleakzarautz@gmail.com posta elektronikora idatzita ere.