Zabalik dago Helduen Eskolako matrikulazio epea

Zarauzko Hitza 2016ko irailaren 9a

Zarauzko Helduen Eskola (CEPA Urola Kosta HHI)

Irailaren 16a izango da izena emateko azken eguna.

CEPA Urola Kosta HHI ikastetxeak 2016-2017 ikasturterako matrikulazio epea ireki du. Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua edo Goi Mailako zikloen sarrera froga prestatu nahi dutenen pertsonentzako. Bestelako programa batzuk ere eskaintzen ditu: alfabetatze programa, hizkuntzak –euskara edo gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa eta frantsesa–, oinarrizko informatika eta solasaldi literarioak. Izena emateko azken eguna iraila 16a izango da, eta matrikula ordutegia 10:00etatik 13:30era.

Harremanetarako

  • Zarautzen: Pagoeta kalea 2 tf:943-130013
  • Zumaian: Txomin Agirre 3 tf: 943-143127
  • Azpeitia: Jose de Artetxe 2 tf:943-812203
  • Azkoitian: Elkargune Zubiaurre tf:943-850399

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide