Urdinguneak eta hodeiak

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 31

Atzoko antzera, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun osoan. Termometroa 24 graduren bueltan ibiliko da.

Itsasoa bare antzera dago, indar handirik gabeko olatu txikiekin. Arratsaldean, ordea, handitu egingo dira, metro bete ingurura iritsiz. Itsasbehera 10:51n izango da, eta itsasgora 17:14an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide