Jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketa bere azken txanpara heltzen ari da. Azken jardunaldirako bi egun falta direnean, Mikel Amilibia oriotarraren eta Eneko Goenaga zarauztarraren taldea, Espainiak Zagreb utzi eta Dudervacen dira dagoeneko.
Finalaurrekoa jokatzeko aukera galduta, gaur Serbiaren aurka neurtuko ditu indarrak. 15:00etan izango da eta zuzenean eskainiko dute partida, internet bidez. Partida irabaziz gero, bosgarren postua lortzeko borrokan jarraituko dute. Galduz gero, ordea, zazpigarren postua eskuratzeko lehiatuko dute.