Urtero legez, Photomuseum argazki eta zinema museoak egitarau zabala antolatu du Argazkigintzaren Nazioarteko Egunerako, gaurko. Besteak beste, Luis Gascak hitzaldia eskainiko du eta museoko sarrera doan izango da egun osoan zehar, Adiskidetasuna Komikigintzan erakusketa ikusteko. Hona hemen egitaraua:
- 11:30. Aurreskua eta lore eskaintza Daguerreren monumentuan.
- 11:45. Bertsoak.
-12:00. Los escuderos del héroe hitzaldia, Luis Gascaren eskutik.