Urola Kostako Hitzaren papereko azken edizioa ostiralean kaleratu zen, eta abuztuaren 30ean irtengo da hurrengo zenbakia. Dena den, aurtengoan, martxan jarraituko du zarauzkohitza.eus zein urolakosta.hitza.eus webguneek.
Hori dela-eta, herriko eragile nahiz norbanakoek aukera dute, urtean zehar bezala, beraien ohar, iritzi eta edozer informazio bidaltzeko. Horretarako, ohiko helbidera idatz daiteke: zarautz@hitza.eus-era.