Zarauzko hondartzan elkarretaratze ibiltaria egingo du Etxeratek igandean

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 2a

Elkarretaratzea igandean 12:00etan izango da Zarauzko hondartzan, eta ekimenarekin “dispertsio politikaren amaiera” eskatu nahi du Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak.

Euskal Herriko hainbat hondartzetan egingo ditu Etxeratek elkarretaratzeak igandean 12:00etan, besteak beste Zarauzko hondartzan. Modu horretan salatu nahi dute “euskal preso politikoek eta beren senide eta lagunek salbuespen egoera pairatzen” jarraitzen dutela. “Dispertsioa, salbuespeneko politika bat, ia hiru hamarkada dituen anomalia” adierazi dute. Horregatik, “isilarazitako egoera bati ahotsa eman nahi” dio Etxeratek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide