'Ladrón de bicicletas' filma eskainiko dute gaur Photomuseumen

Zarauzko hitza 2016ko uztailaren 29a

Vittorio De Seca zuzendari italiarraren Ladrón de bicikletas filma botako dute Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan.

Ladrón de bicicletas filmaren proiekzioa 18:00etan hasiko da Photomuseumen. Museoak sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruko ekimena da, eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Filma klasiko bat da, eta gerra osteko Italia nolakoa zen ikus daiteke bertan Antonio Ricci protagonistaren bitartez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide