Bilbo, Gasteiz, Donostia, Goierri, Arabar Errioxa eta Zarauzko udalak 18 hilabetetan zehar Tourism 4 All proiektua garatzen aritu dira Travel For All turismo irisgarrian espezializatutako euskal agentziarekin eta Matia Fundazioarekin. Sei ibilbide irisgarri proposatu dituzte, eta ekimen turistiko irisgarriak eta laguntza teknikoak identifikatu. Gainera, Euskadi helmuga turistiko irisgarri moduan aurkezten duen bideoa, liburuxka (euskaraz, gaztelaniaz ingelesez eta frantsesez) eta heziketarako materiala sortu dute.
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Irisgarritasun Turistikoa programan oinarritu da, eta azken helburua produktu turistiko irisgarria sortzea eta merkaturatzea izan da.