Ostiralean hasiko dira jokatzen Zaporraren Oroimenezkoa

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 27a

52. txapelketa jokatuko dute aurten, Frontoi Txikian (Hitza).

Lehen eta bigarren jardunaldian, uztailaren 29an eta abuztuaren 1ean, final-zortzirenak jokatuko dituzte. Partidak Frontoi Txikian iznago dira, 18:30ean hasita.

Patxi Zaporraren 52. Oroimenezko esku pilota txapelketa abiatuko dute ostiral honetan, uztailaren 29an. Final-zortzirenetako bi partida izango dira jokoan: alde batetik, Txiapuso-Elizegi eta Odriozola-Lizasok neurtuko dituzte indarrak, eta bestetik, Andreu-Iruretak eta Alberdi-Telleriak.

Final-zortzirenetako bigarren jardunaldia abuztuaren 1ean izango da. Estrenaiko kanporaketako irabazleak final-laurdenetara sailkatuko dira, abuztuaren 2an eta 4an jokatuz. Finalerdietako bi partidak abuztuaren 9an izango dira, eta finala abuztuaren 11an. Partida guztiak Frontoi Txikian jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera; eguraldi txarra eginez gero, Zinema pilotalekura lekualdatuko lukete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide