Doneztebe izan da Euskal Herriko Herriarteko txapelduna Zarauzko Aritzbatalden

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko uztailaren 23a

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekua gaur.

Euskal Herriko Herriarteko pilota lehiaketako finala jokatu dute gaur Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Galdu egin du gaur Azpeitiak, Donezteberen (Nafarroa) mesedetan.

1 eta 2 galdu dute Azpeitiko Ilunpe pilota elkarteko mutilek. Lehen partida, kadeteena, bereganatu dute azpeitiarrek, eta porrot egin dute ondorengo bietan. Horrenbestez, ezin izan diote eutsi joan den urtean lortutako tituluari, eta nafarrek jantzi dute 2016ko txapela.

Aritzbataldeko harmailak Azpeitiko eta Doneztebeko zaleekin bete egin dira.

Kronika eta argazki galeria urolakosta.hitza.eus webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide