Aldaketarik ez

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 14a

Giro ilunak jarraituko du, hodeitsu, eta arratsalderako zerua garbitzen joango da. 

Egunaren hasiera hodeitsua izango da eta litekeena da euria egitea kostaldean. Orduak aurrera joan ahala ostarteak zabalduz joango dira eta egunaren bukaeran hodei gutxi geratuko dira zeruan. Tenperaturak berdintsu jarraituko du: 13-20 gradu bitartean egingo ditu. 

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean, gogor, eta ipar-ekialdera aldatuko da arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itssasoa beherantz doa orain; 06:59ean izan da itsasbehera eta 19:25ean izango da hurrengoa. Goian 13:19ean egongo da marea. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide