Lukas ardotegian erakusketa berria antolatu dute, eta bihar inauguratuko dute. Eva Lizarraga margolariaren lanak erakutsiko dituzte. Lasarte-oriarrak Eibarko Topalekun izan du erakusketa uztailaren 3ra arte eta orain Zarautzen erakutsiko ditu margolan koloretsuak, irailaren 12ra arte. Ardotegia zabalik dagoen bitartean izango da ikusgai.