Zarauzko Gazte Martxan izen emateko epea ostiralean amaituko da

Maitane Subijana 2016ko uztailaren 12a

Asteburu zoragarri bat pasatzeko ibilaldia antolatu dute gazteek uztailak 22-24 bitartean.

Zarautzen hasi, Zumaia eta Deba pasa, eta Mutriku izango du helmuga Esnatu, lokarriyak lotu, ta gozatu  lelopean antolatutako hiru egunetako martxak. Gainera, nahi duen orok iritsiera festa giroan ospatzeko aukera izango du Mutrikuko madalenetan.

Ibilaldian zehar ekintza desberdinak antolatuko dira: jolasak, hizketaldiak, eta kantaldiak izango dira, besteak beste. Pausoz pauso zarauztar gazteak batu, elkar ezagutu eta primeran pasatzeko aukera paregabea.

Izena emateko epea ostiral honetan, hilak 15, amaituko da Eguzki tabernan, Facebook edo zarauzkogaztemartxa@gmail.com helbidera mezu bat igorrita.    

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide