Antzerkian murgiltzearen esperientzia

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 12a

Datorren ikasturterako ikastaro gehiago antolatzeko asmoa du udalak

Udaleko Kultura sailak antzerki ikastaroak antolatu ditu aurten, Artezaleak elkartearen babesarekin. Patxi Santamaria aktore zarauztarrak gidatu ditu saioak, eta parte-hartzaileei "oso esperientzia interesgarria” egin zaie. Helduen bi talderekin aritu da lanean, eta  “antzerkia barrutik ezagutu dute, jolas eta ariketen bitartez”, jakinarazi du Santamariak.

Antzerkitxoak eta pertsonaiak sortuz aritu dira ikastaroetan. “Giro oso ona egon da, eta ikasleak oso gustura egon dira parte hartzen. Haietako askok esperientzia errepikatu nahi dutela adierazi digute”, gaineratu du aktore zarauztarrak. Azken egunean, gainera, bi taldeak elkartu eta egindako lanaren erakustaldi txikia bat egin zuten.

Datorren ikasturteari begira, helduentzat eta haur nahiz gazteentzat ikastaroak antolatuko dituztela aurreratu dute Kultura sailetik. Era berean, herritarrak horietan izena ematera animatu nahi ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide