Ipuin kontaketa Apika taldearen eskutik

Maitane Subijana 2016ko uztailaren 11

Ipuinak Dantzan kontaketa

Musikaz lagundutako ipuin kontaketa izango da asteazken honetan Sanz Enea Udal Liburutegian.

Eguerdiko 11:30ean hasiko dira 4 urtetik gorakoentzako ipuin musikatuak. Kontaketa bera eta antzerkigintza uztartuko ditu Apika taldeak, Ipuinak dantzan saioan. Hitzek eta musiken doinuek bat egingo dute, saio aktiboa, ludikoa eta parte-hartzailea sustatuz.

Goiuri Barandika musikariak pianoa jo eta berak sortutako abesti batzuk abestuko ditu. Ana Apika kontalariak, berriz, musikaz langundutako istorioak kontatuko ditu.

 

 

 

 

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide