Bihar, larunbata, 09:30ean irtengo dute Hondar Kayak elkarteko bazkideek Aginagatik. Oria ibaiaren bukaera zeharkatuko dute, marea behera dela aprobetxatuz. Segidan, Mollarriko irlaren ingurutik pasatuko dira eta Zarauzko Itsasertzean duten lokalean bukatuko dute itsas trabesia, 13:00ak inguruan.