Hezitzaileak izango dira moila ondoko arroketan, larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 6a

Moila ondoko arrokak (Azti Tecnalia).

Bi orduko saioa eskainiko dute, 12:40etik 14:40era. Beste bi saio egingo dituzte: bata, uztailaren 23an, eta bestea, abuztuaren 6an.

Zarauzko itsas biodibertsiatearen inguruan Azti Tecnaliak eginiko ikerketa txostena aurkeztu zuen joan den astean udaleko Ingurumen departamentuak. Bertako itsasertzak dituen berezitasunak ezagutzera emate aldera, panel dibulgatiboak paratuko dituzte hilabete honetan malekoian. Horrez gain, Arazi enpresako hezitzaileek hiru saio eskainiko dituzte moila ondoko Arroketan, hiru larunbatetan.

Bi orduko saioak izango dira, eta itsasertzeko landare eta animalien xehetasunak azalduko dizkiete bertaratzen diren herritarrei. Era berean, ur laginak hartzeko ontziak eta lupak eramango dituzte, animaliak modu arduratsuan aztertu ahal izateko.

Saioen egunak eta ordutegiak:

  • Uztailak 9, larunbata: 12:40-14:40

  • Uztailak 23, larunbata: 12:40-14:40

  • Abuztuak 6, larunbata: 12:30-14:30

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide