Salbatore Mitxelenako ikasle ohien eguna ospatuko dute irailaren 24ean, ikastolaren 50.urteurrenaren barruan. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Eguzki eta Haritza tabernetan; Andere eta Wanda dendetan eta San Pelaioko estankoan. Igandea izango da txartelak erosteko azken eguna. Sarrera bakoitza 25 euro kostako da.
Informazio osoa Salbatore Mitxelena ikastolak komunitatean duen atalean aurki daiteke.